Sukaldaritzarekiko grinak markatu zituen Urkaberen hastapenak, eta gaur egun ere bizirik dirau; hain zuzen, grina horixe islatzen du produktuetako bakoitzak duen zaporearen, usainaren eta testuraren kalitateak.
Badakigu nola jardun, eta Urkabek arian-arian bere errepertoriora gehitu duen sorta zabalean islatzen da jakintza hori. Guztia izendatzaile komun batekin: bertakoa da eta ona da.
Xehetasun guztiak zaintzen ditugu kalitate-maila handieneko produktuak eskaintzeko, betiko zaporeekin, gure sukaldaritza-tradizio luzea errespetatuz.
Aitzindariak izan ginen Euskal Herriko lehen urdaiazpiko egosiak egiten, zapore, usain eta testura paregabeekin, eta ongi jakin dugu nola eraman balio horiek apurka-apurka urdaitegiko sorta bikainean gehitu ditugun produktu berri eta ezin gozoagoetara.