ENPRESA

Historia


Istorio onak, sukaldean bezala, pixkanaka egiten dira, kontu handiz, baina batez ere, maitasun handiz.


Hauxe da URKABE REN historia, eta duela 35 urte baino gehiago hasi zen; zehazki, 1982an, sukaldearen zale amorratu batzuk beren ezagutzak partekatu eta enpresa sortzeko erabakia hartu zutenean.

Orduz geroztik, metodo tradizionalaren bidez, betiko moduan egositako urdaiazpikoak egiten ditu URKABE k.

  • Urtez urte, kategoria handiko produktuen marka gisa posizionatzen joan zen URKABE.
  • URKABE merkatuaren eskarira egokitu, eta arian-arian beste artikulu batzuk gehitu ziren.
  • Kalitate-maila URKABE markaren nortasun-ezaugarri bihurtu zen, eta produktu berrietara ere hedatu zen.
  • Ekoizpen gaitasuna handitzen joan zen: esaterako, solomo ontzutua, solomoa baratxuriarekin, hirugihar naturala, indioilar-bularkia, tripakiak eta basurde-burua.
  • Gaur, harro esan dezakegu erreferentzia garela gure lurraldeko elikagaigintzan.
Bertakoak garelako, eta ona delako.